Inbertsio-funtsak edo inbertsio-fondoak hainbat pertsonek ekarritako diruaz osaturiko inbertsio kolektiboak dira, ondare bakar batean biltzen direnak eta sozietate kudeatzaile batek eratu eta kudeatzen dituena, funtsaren errentagarritasuna eta arriskua zainduz. Inbertsio-funts baten ondarea partizipazioetan banatzen da, eta hala inbertitzaileak funtsaren partizipazio-kopuru bat hartzen du bere dirua funtsera ekartzean. Inbertsio-funtsak likidezia handikoak dira, eta dirua berreskuratzeko aski da bere partizipazioen salmenta-ordena bideratzea, egun gutxiren buruan gauzatu ohi dena, aurrezkiak inbertsio-funtsean izan dituen bitartean ondarean izandako galera edo irabaziekin batera. Inbertsio-funtsek egiten dituzten inbersioak denetarikoak dira, finantza arlokoak (akzioak, bonoak, dibisak, ...) zein ondasun higiezinekin eta lehengaiekin loturik.
Inbertsio-funtsetako beste figura bat entitate gordailuzaina da, ondarea gorde egiten duena nolabait esateko. Orokorrean, banku eta beste finantza-entitateak izaten dira gordailuzainak, eta haietara jo behar da baiata ere inbertsio-funts jakin bateko partizipazioak eskuratzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, investment fund; gaztelaniaz, fondo de inversión.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Inbertsio-aukerakInbertsio-aukerak inbertitzaileari edo orokorrean inbersio-merkatuari une jakin batean zabaltzen zaizkion inbertsioak dira, printzipioz errentagarriak direnak, haiek ebaluatu eta elkarrekin alderatzeko. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, oportunidades de inversión.
Putre funtsakPutre funtsak egoera zailean, porrotetik gertu, dauden enpresa, arrisku handiko zor-tituluak eta bestelako aktibo toxikoak oso prezio baxuan (bono eta titulu horien balio nominaletik oso behera) erosten dituzten…
Pentsio-funtsakPentsio-funtsa pertsona partikularrek entitate kudeatzaile batean eta inbertsio mota jakin batzuetan euren pentsio-plana osatzeko egiten dituzten diru-ekarpenen multzoa da. Labur esanda, pentsio-funtsa, erretiroari begira pentsioa osatzeko partikularren ekarpenekin…