Zerbait tazitoa dela esaten da, espreski adierazi gabe ere egiazkoa dela ulertzen denean. Tazitoa den hori tazitoki ulertzen dela ere esaten da. Adibidez, "Klasean adi egon behar dela,…
Ikaskuntza esplizitua ikasteko asmo jakinarekin eta kontzientziarekin burutzen den ikaskuntza prozesua, ikaskuntza intentzionala eta kontzientea. Adibidez, ikasle batek irakasle batek zuzentzen duen ikastaro batera joanten denean barneratzen duen ikaskuntza esplizitua dela esango genuke, ikasteko asmoz izena eman duelako bertan. Ikaskuntza esplizituaren definizioa sinplea den arren, aniz dira gero ikaskuntza esplizitu hori bideratzeko proposatu diren moduak, hala nola ikaskuntza direktiboa, irakasleak guztiz zuzentzen duenean, edo aurkikuntza bidezko ikaskuntza.
Ikaskuntza inplizituan berriz, subjektua ez da kontziente ikasten ari dela, eta ez du horretarako asmo berezirik ere. Azkenean, ordea, subjektuak ikasitakoa gauzatzeko gai da, modu automatikoan. Adibidez, haurra jolasten denean, psikomotrizitatea garatzen ari da konturatu gabe. Ikaskuntza inplizitua oroimen inplizituarekin nahastu ohi den kontzeptua da, baina egia esan ikaskuntza inplizitua esplizituki ager daiteke geroago; adibidez, korrika egiten inplizituki ikasten badugu ere, geroago korrika nola egin behar den zehazten duen informazioa emateko gauza izaten gara.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.