Zerbait tazitoa dela esaten da, espreski adierazi gabe ere egiazkoa dela ulertzen denean. Tazitoa den hori tazitoki ulertzen dela ere esaten da. Adibidez, "Klasean adi egon behar dela,…

Kontenplazioa munduarekiko jarrera aktibo, tekniko eta operatiboaren etendura da, subjektua mundua kontenplatu edo begiratu eta begiratze horretan liluratu egiten denean, mundua bere baitan barneratu egiten duena, subjektibitate oro ezabatuz eta mundua bere horretan onartuz eta miretsiz. Platon eta Aristoteles izen ziren kontenplazioa esplizituki bizitzeko idealtzat hartu zuten lehen filosofoak, zoriontsu izate aldera. Geroago, kristautasunak ideal hori bereganatu eta bizitza kontenplatiboa Jainkoarengana iristeko bide gisa hartu zuen, bereziki monakatoaren bitartez.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.