Ikaskuntza aktiboa


KategoriakHezkuntza

Ikaskuntza aktiboa ikaslearen partehartze aktiboarekin garatzen den  ikaskuntza tipologia da, informazio hutsa transmitituz ikusi, entzun, irakurri eta idatzi besterik egiten ez duen ikaslearen  ereduarekin kontrajarririk (ikus, ikaskuntza pasiboa edo mekanizista). Ikaslearen partehartze aktiboa hainbat eratara gerta daiteke: bere kabuz informazioa bilatuz eta prozesatuz, kontzeptuak eta informazio unitateak lotuz, esperimentatuz, problemak ebatziz, eztabaidatuz, eta erregelak eta metodoak aplikatuz, baina une orotan ikaslea ikasten ari denaren kontzientzia hartuz (ikus, metodologia aktiboak). Ikaskuntza aktiboa eredu pedagogiko autoegituratzailea da beraz, ezagutza irakaslearen aldetik datorren eredu heteroegituratzailearekin kontrajarrita. Filosofikoki, ikaskuntza aktiboak Jean Piageten teoria konstruktibistan eta David Ausubel-en ikaskuntza esanguratsuan dago errotuta.

Ikus, gainera

198 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.