Laginketa sekuentziala aldez aurretik lagin tamaina finkatuta ez duen laginketa mota bat da, behatutako unitate bakoitza aurreko unitateekin bildu, jasotako datuak metatu, eta aurrez hartutako erregela baten arabera…
Igoera-koefizientea (igoera-faktorea ere deitua) eta laginketa-frakzioa laginketan kalkulatzen diren parametroak dira.
N populazioaren tamaina eta n lagin-tamaina izanik, igoera-koefizientea N/n da, lagineko elementu bakoitzak populazioko zenbat elementu ordezkatzen dituen adierazten duena. Adibidez, 1000 ikasleko populazio batean, 100 ikasle inkestatu behar badira, igoera-koefizientea 1000/100=10 da, eta populazioko 10 ikasleko ikasle bat aukeratuko dela edota lagineko ikasle bakoitzak populazioko 10 ikasle ordezkatzen dituela adierazten du.
Laginketa-frakzioa n/N da, igoera-koefizientearen alderantzizkoa, eta lagina osatzerakoan populazio osotik aukeratzen den frakzioa da. Aurreko adibidean, laginketa-frakzioa 100/1000=0.1=10% da, eta laginak populazioaren %10a osatzen dela adierazten du.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.