Ibilgetu-ratioa edo ibilgetuaren finantzazio-ratioa enpresetan maiz kalkulatzen den finantza-ratioa da:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[R(ibilgetua)=\cfrac{Ibilgetu garbia}{Pasibo finkoa}=\cfrac{Ibilgetu garbia}{Ondare garbia+Epe luzeko zorrak}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-079126402b91ac58a967d15444bdf5dd_l3.png)
Ohartu behar da ibilgetu garbia hartu behar dela kalkulua egiteko, hau da, amortizazioak kenduta.
Ibilgetu-ratioaren interpretazioa maniobra-funtsarekin dago loturik:
- 1 baino handiagoa bada, enpresa desorekan dago, ibilgetua (aktibo ez korrontearen zati bat) epe laburreko finantzazioarekin ordaindu duelako;
- beraz, egokiena ibilgetu-ratioa 1 baino txikiagoa izatea da, epe luzeko finantzazioak ibilgetuaz gainera aktibo korronte edo zirkulatzailearen zati bat ere, maniobra-funtsa izenekoa, finantzatu behar duelako.
Loturiko artikuluak
Erabilgarritasun-ratioaErabilgarritasun-ratioa enpresaren berehalako likidezia, zorrak ordaintzeko berehalako ahalmena alegia, aztertzeko erabiltzen den finantza-ratioa da. Honela kalkulatzen da: [latexpage]
Gogoratu behar da erabilgarriak eskudirua eta berehala erabiltzeko…
-
Likidezia-ratioaLikidezia-ratioa aktibo korrontea pasibo korrontearekin zatituz kalkulatzen den finantza-ratioa da. Enpresak epe laburrean egin beharreko ordainketak egiteko duen ahalmena, likidezia finantzarioa alegia, jasotzen du: 1 baino handiagoa denean,…