Iberiar penintsula


KategoriakGeografia

Iberiar Penintsula Europa hego-mendebaldean dagoen penintsula handia da, Europa kontinentaletik Pirinioetako mendikateak banatzen duena eta oso osorik Espainia penintsularra, Portugal, Andorra eta Erresuma Batuko Gibraltar enklabea barne hartzen duena. Penintsularen mugatzat Pirinioetako uren banalerroa hartzen da, eta ondorioz, Iberiar Penintsulan barne hartzen da baia ere Frantziako hego ekialdeko Cerdanyako eskualdeko erdia gutxi gorabehera, Pirinioetako hego isurialdea geratzen dena hain zuzen. Afrika kontinentetik Gibraltarko itsasarteak banatzen du.

Penintsulak muga egiten du iparraldean Kantauri itsasoarekin, Pirinioekin eta horrekin batera Frantziarekin, mendebaldean; hego-mendebaldean Ozeano Atlantikoarekin; eta hegoaldean eta ekialdean Mediterraneo itsasoarekin, guztira pentagono irregular bateko lurraldea osatuz. Hegoaldeko muturrean, Tarifako punta dago, Cádizko probintzian; iparraldeko muturrean, Estaca de Bares lurmuturra, Coruñako probintzian; mendebaldeko muturrean, Roca lurmuturra, Lisboa inguruan; eta ekialdeko muturrean, Creus lurmutrra, Gironako probintzian. Mendi garaiena Mulhacén da, 3.479m-koa eta ibai luzeena Tajo ibaia, 1.007km-koa. Guztira, iberiar penintsulak 583.254 km²-ko azalera du eta 6.000km inguruko kostaldea.

Antzinaroan, Iberia izenarekin ezagutzen zen, hipotesi baten arabera Ebro ibaiari erreferentzia eginez, eta bertako biztanleak iberiarrak ziren.

275 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.