Geografia fisikoa lurrazaleko elementu geografiko naturalak eta haiek eragiten dituzten fenomeno naturalak aztertzen dituen geografiaren adarra da. Bere baitan biltzen ditu, besteak beste, orografia, erliebea aztertzen duen geografia…
 Gizapedia
Gizapedia
Kredituak:David Liuzzo
Frantzia Europa mendebaldeko herrialdea da, hiriburua Paris duena. Lurralde nagusia, Frantzia metropolitarra izenekoa, Pirinioetatik iparralderantz eta Alpeetatik eta Mediterraneoko kostaldetik Ozeano Atlantikoko kostalderaino hedatzen da, Mediterraneoko Korsika uharte handia ere hartuz. Mugakide ditu iparraldean Belgika eta Luxenburgo, ekialdean Alemania, Suitza eta Italia, hegoaldean Andorra eta Espainia, eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa. Herrialdea bere kultura aberatsagatik, gastronomiagatik eta historiako eragin politiko eta artistiko handiarengatik ezaguna da. Frantziak itsasoz haraindiko lurralde ugari ditu, nagusineak izanik Martinika eta Guadalupe Karibean, Guyana Hegoamerikan, Polinesiako uhartedi batzuk eta Reunion eta Mayotte uhartediak Ozeano Indikoan. rantzia estatu zentralizatua da, baina azken urteetan deszentralizazio prozesuak indartu dira. 2025ean 68.000.000 biztanle zituen, 551.695 km karratuko hedaduran. Lurraldearen hego-mendebaldean Euskal Herriaren zatia dago, Ipar Euskal Herria deitua, hiru euskal lurraldez osatua: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.