Zapaldak edo terrazak leku maldatsuetan nezakaritza lanak errazteko lurra berdinduz eratzen diren lur zerrenda lauak dira. Ohikoak dira Asian, arrozaren hazkuntzarekin loturik bereziki, eta Mediterraneo inguruko herrialdeetan. Abantaila…

Gibraltarko itsasartea, Mediterraneoa eta Atlantikoa bereizten dituen, espaziotik ikusia.
Itsasartea itsaso batetik besterako pasabide estuak dira, naturalak (beraz, kanalak, Suezko kanala esaterako, ez da itsasartea), alde banatara bi lurralde banatzen dituztenak. Orokorrean, itsas nabigazioan maiz erabiltzen diren pasabideak dira, itsaso batetik bestera pasatzeko. Juridikoki, auzi interesgarriak planteatu ohi dituzten forma geografikoak dira, bereziki itsasarteko alde banatako lurraldeak herrialde desberdinak direnean; kasu horietan, herrialde bakoitzeko uren jurisdizkioa 12 miliatara zabaltzen da, lurralde-urak deitzen diren horietan zehar, eta askotan beste herrialdeko uren jurisdizkioarekin solapatzen da. Kasu horietan, kostako oinarriko lerro zuzenetik abiaturik itsasarteko erdibiderainoko jurisdikzioa du herrialde bakoitzak, baina nazioarteko nabigaziorako igarotze-eskubidea utziz betiere ur horietan zehar (beraz, nazioarteko zuzenbidearen arabera, herrialde batek ezingo luke bere jurisdikziopean dagoen itsasarte bat itxi).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, strait; gaztelaniaz, estrecho.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.