Hurbileko produktuak


KategoriakEkologia

Hurbileko produktuak, produktu hurbilak, bertako produktuak, tokiko produktuak edo zero kilometroko produktuak herri, eskualde edo herrialdean bertan ekoizten diren elikagaiak dira, milaka kilometrotatik ekarri eta saltzen diren produktuak ez bezala, nekazari, abeltzain eta artisau txikiek egindakoak eta elikagai freskoei buruz garaikoak direnak. Kontzeptua jasangarritasun ekologiko eta sozialaren ikuspegitik sortu da XX. mendearen bukaeratik, bertako garapena  eta elikagai subiranotasuna sustatu, eta elikagaien garraioak sortzen duen aztarna ekologikoa murriztu asmoz eta trantsizio sozioekologiko baterako ardatz gisa hartu da. Definizioa lausoa da ezinbestean, bertakoa zer den, hurbilekoa zenbat kilometrotara dagoen, guztiz kontzeptu subjektiboa, baina azkenean kontzeptuaren malgutasuna eta aniztasuna ere adierazten ditu, definizioa kontzientzia ekologiko eta soziala duten kontsumitzaileen eta ekoizleen esku uzten baitu, herria lurraldearekiko kontzientzia eta identifikazio kolektibo zabal eta eskuzabal baten bitartez eraikitzen duena.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, productos locales, productos de proximidad, productos kilómetro cero.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Hurbileko produktuak"; Gizapedian, 30 azaroa, 2021, /hurbileko-produktuak-produktu-hurbilak-tokiko-bertako-produktuak-kilometro-zero/.

 

244 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.