Legitimismo kulturala erlatibismo kulturalaren kritika egiten duen paradigma antropologiko eta soziologikoa da. Erlatibismo kulturalean, kultura guztiak dira maila berekoak eta, beraz, ezin daiteke zen kultura bat bestea baino…
Kultura homogeneizazioa, homogenizazioa edo estandarizazioa kultura aniztasuna murriztu eta kulturan ideia, balio eta sinbolo jakin batzuk inposatu edo modu uniformean zabaltzeko prozesua da, maiz kultura menderatzaile baten nagusikeriatik eta tokiko kulturen kaltetan. XX. mendean zehar, okzidentalizazio eta amerikanizazio-prozesuak zabaldu ziren munduko hainbat kulturetan, bereziki masa-hedabideen bitartez zabaldutako kultura produktuen bitartez (telebista, filmak, musika, ...), horrenbesteraino, non egun prozesu horiek mundu osora zabaldu diren, prozesu ekonomiko globalekin batera, globalizazioa sorraraziz. Kultura homogeneizazioa nabarmena da kontsumoan, kontsumitzen diren produktuei buruz nahiz kontsumoa zoriontsua izateko modu bakarraren ideiaren inguruan. Kultura homogeneizazioa nabarmena da baita ere hizkuntzan, Euskal Herrian euskararekin bezala beste hizkuntza gutxitu guztien kaltetan, eta maila globalean ingelesaren nagusitasun erabatekoaren bitartez.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.