Hiztunak
Hiztunak hizkuntza jakin bat ikasi, jakin eta erabili egiten duen pertsona da, bereziki hiztun-komunitate baten baitan beste hiztunekin komunikatzen dena. Dakizkiten eta erabiltzen dituzten hizkuntza kopuruaren arabera, hiztun elebakar, elebidun eta eleaniztunak izan daitezke. Bestelako irizpideen arabera, hiztun funtzionalak, hiztun natiboak, hiztun berriak eta hiztun osoak ere bereizten dira. Beste hizkuntzetan: ingelesez, speaker; gaztelaniaz, hablante.
Ikus, gainera
hiztuneria, Gizapediako hiztegian
hiztun elebakar, Gizapediako hiztegian
hiztun elebidun, Gizapediako hiztegian
hiztun eleaniztun, Gizapediako hiztegian