Hiztun-komunitatea


Hiztun-komunitatea, hiztunen komunitatea, hizkuntza-komunitatea edo hiztuneria hizkuntza natural jakin bat eta hura erabiltzeko modua, bereziki hizkuntza errepertorio edo katalogo komun baten bitartez, partekatzen duten hiztunen taldea da. Kontzeptu lausoa da, hizkuntza jakin batez komunikatu egiten den komunitatea adieraz dezakeena, edo beste alde batetik, era jakin batean, dialekto batez, soziolekto batez edo estereotipo edo markatzaile batzuk erabiliz, mintzatzen den taldea izan daiteke. Hizkuntza batez mintzatzeaz gainera alegia, hiztun komunitateak hizkuntzatik at dauden elementuak ere bil ditzake, identitate kulturala osatuz horren inguruan. Beraz, maiz hiztun komunitatearen kidetza definitzerakoan hizkuntzaz gainera, bestelako identifikazio mekanismoak (geografikoak, etnikoak, …) ere aztertu behar dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, speech community; gaztelaniaz, comunidad de hablantes.

204 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.