Agian ukipen-hizkuntza bilatzen ari zinen.
Hizkuntza ukipena edo hizkuntzen arteko ukipena gertatzen da bi hizkuntzak baino gehiago espazio soziolinguistiko bera partekatu edota hizkuntza desberdinetako kulturak elkarrekin harremanetan daudenean. Espazio soziolinguistiko bera partekatzearen adibide garbia da Euskal Herria, zehazki euskararen eta frantsesaren artean Ipar Euskal Herrian, eta euskararen eta gazteleraren artean Hego Euskal Herrian. Beste alde batetik, hizkuntza desberdinetako kulturen arteko harremanen adibide bat ingelesaren eta euskararen artekoa litzateke, euskaldunok ingelesezko ekoipzen kulturalaren eta teknologikoaren mendean gaudelako nahi ta nahi ez.
Hizkuntza ukipenaren ondorioz gertatzen diren fenomeno linguistikoak anitz dira, hala nola elebitasuna, diglosia, kode-aldaketak eta pidgin hizkuntzak, espazio soziolinguistiko berdina partekatzearen ondorioz, eta maileguak, kalkoak eta bestelako tranferentziak (erdarakadak, kasu).
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hizkuntza-uharteaHizkuntza-uhartea edo hizkuntza-barrendegia inguru geografikoan dauden komunitateetatik erabat bereizita dagoen hizkuntza-komunitate bat da, hizkuntza edo dialekto berezia duena. Horren adibide bat, Bruselako hiriburua da, non frantses hizkuntza nagusia…
Pidgin hizkuntzaPidgin hizkuntza beraien artean ama hizkuntza desberdinak dituzten eta beraz hizkuntza-komunitate desberdinetakoak diren pertsonen artean sortu eta garatu egiten den hizkuntza modalitatea da, elkarrekin ulertu eta komunikatu ahal…
Ukipen-hizkuntzaAgian, hizkuntza-ukipena bilatzen ari zinen. Soziolinguistikan, ukipen-hizkuntza, batzuetan lingua franca ere deitua, partekatu gabeko bi hizkuntza desberdin edo gehiago erabiltzen diren eremu edo testuinguruetan, elkar ulertu eta komunikazioa bideratzeko…