Agian, hizkuntza-ukipena bilatzen ari zinen.
Soziolinguistikan, ukipen-hizkuntza, batzuetan lingua franca ere deitua, partekatu gabeko bi hizkuntza desberdin edo gehiago erabiltzen diren eremu edo testuinguruetan, elkar ulertu eta komunikazioa bideratzeko erabiltzen den hizkuntza da. Egun, mundu osoan ukipen-hizkuntza igsa erabiltzen den ukipen-hizkuntza ingelesa, baina historian zehar bestelako lingua franca direlakoak ere izan dira, hala nola frantsesa (egun ere ukipen-hizkuntza gisa erabiltzen dena Afrikan, esaterako), eta koiné izeneko antzinako greziera eta latina antzinaroan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, contact language; gaztelaniaz, lengua de contacto.
Loturiko artikuluak
Hizkuntza-jokoakHizkuntza-jokoak edo hizkuntza-jolasak hizkuntza gure artean erabiltzen ditugun testuinguruetako bakoitzean baliatzen diren erregela multzoak dira, hitzek eta esaldiek duten esanahi literaletik haratago. Ludwig Wittgenstein filosofoak asmaturiko terminoa izan zen,…
Hizkuntza naturalakHizkuntza naturalak gizakiok gure arteko komunikazioan egunerokoan darabilzkigun hizkuntzak dira, batzuetan jaiotzatik ama hizkuntza gisa ikasi eta era espontaneoan erabiltzen direnak, hiztunen komunitate baten baitan, garapen historikoa eta…
Soziolinguistika (definizioa)Soziolinguistika edo soziohizkuntzalaritza hizkuntzaren eta gizartearen arteko harremanak aztertzen dituen disziplina arteko jakintza-arloa da, soziologia eta hizkuntzalaritza oinarritzat dituena. Makrolinguistika deritzon hizkuntzalaritzaren atal zabalaren baitan biltzen da, hizkuntzaren…