Pidgin hizkuntza beraien artean ama hizkuntza desberdinak dituzten eta beraz hizkuntza-komunitate desberdinetakoak diren pertsonen artean sortu eta garatu egiten den hizkuntza modalitatea da, elkarrekin ulertu eta komunikatu ahal izateko, eta hizkuntza haietatik lexikoa eta gramatika bateratu edo nahastu egiten dituena. Hizkuntza-ukipena gertatzen denean sor daitekeen fenomenoetako bat da. Nabarmendu behar da pidgin hizkuntza ez dela orokorrean erabiltzen hizkuntza propioa duen komunitate baten baitan, beste komunitate bateko kideekin hitz egiteko baizik (ikus, bereizketa hobeto ulertzeko, kreole hizkuntza). Adibide bat algonkinera-euskara pidgin da, euskal baleazaleak egungo Kanadako kostaldera iristean topatu zituzten algonkinekin elkar ulertu eta mintzatzeko erabiltzen zutena, euskara-algonkinera halako nahasketa bat, bi komunitateak harremanetan hasi zirenean sortzen joan zena; halere eta esan bezala, kontuan hartu behar da euskal baleazaleek beraien artean (euren hizkuntza-komunitatearen baitan) euskaraz hitz egiten jarraitzen zutela seguru asko.
Loturiko artikuluak
Ukipen-hizkuntzaAgian, hizkuntza-ukipena bilatzen ari zinen. Soziolinguistikan, ukipen-hizkuntza, batzuetan lingua franca ere deitua, partekatu gabeko bi hizkuntza desberdin edo gehiago erabiltzen diren eremu edo testuinguruetan, elkar ulertu eta komunikazioa bideratzeko…
Hizkuntza naturalakHizkuntza naturalak gizakiok gure arteko komunikazioan egunerokoan darabilzkigun hizkuntzak dira, batzuetan jaiotzatik ama hizkuntza gisa ikasi eta era espontaneoan erabiltzen direnak, hiztunen komunitate baten baitan, garapen historikoa eta…
Hizkuntza-ukipenaAgian ukipen-hizkuntza bilatzen ari zinen. Hizkuntza ukipena edo hizkuntzen arteko ukipena gertatzen da bi hizkuntzak baino gehiago espazio soziolinguistiko bera partekatu edota hizkuntza desberdinetako kulturak elkarrekin harremanetan daudenean.…