Hizkuntza hila egun hiztun naturalik ez duen hizkuntza da, egunerokoan beste pertsonekin komunikatzeko erabiltzen ez den hizkuntza alegia, baina garai batean hiztun-komunitate propioa izan zuena. Hizkuntza hila izan…
Hizkuntzaren transmisioa gizatalde batean gertatzen den hizkuntza natural eta propioaren transferentzia da, hizkuntza bizirik iraunarazten duena, belaunaldiz belaunaldi (ikus, belaunaldien arteko transmisioa), etenik gabe. Bereziki familiaren bitartez bideratzen da (transmisio naturala), baina eskolan, lagun taldean nahiz hedabideen bitartez gertatzen da (transmisio kulturala). Hala eta guztiz ere, prozesu jarraitu eta norabide bakarrekoa -helduengandik haurrengana- izatetik urrun, transmisioa fenomeno konplexua da, maila desberdinetan gertatzen dena eta beste hizkuntzen eraginpean dagoena. Transmisioaren konplexutasuna alde batera utzi eta fenomeno sinpletzat hartzeak, transmisioa guraso eta eskolaren esku baino ez uzteak alegia, transmisioaren porrota eragiten du maiz. Halaber, transmisioa erreprodukzio determinista eta monolitiko huts gisa hartzeak ere arazoak ekar ditzake, transmisioaren hartzaileek bide berriak zabaltzeko joera izango baitute euren sozializazioa garatu eta identitate propioa eratu nahian.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, transmisión lingüistica.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.