Hizkuntza hila


Hizkuntza hila egun hiztun naturalik ez duen hizkuntza da, egunerokoan beste pertsonekin komunikatzeko erabiltzen ez den hizkuntza alegia, baina garai batean hiztun-komunitate propioa izan zuena. Hizkuntza hila izan arren, egon daitezke hizkuntzaren ezagutza sakona duten pertsonak, baina haientzat ez da hizkuntza naturala, ezin baitute normaltasunez eta egunerokoan hizkuntza hori beste pertsona batzuekin erabili; halaber, hizkuntza hila izan arren, egon daitezke hizkuntza horren testigantza idatziak edo bestelakoak, beste hizkuntzetan utzi dituzten arrastoen bitartez, eta baita ere, hizkuntza hori nolakoa den eta nola erabili behar den zehatz-mehatz jasotzen dituzten gramatika et hiztegiak. Beraz, hizkuntza hilak ez du zertan izanik hizkuntza desagertua, batzuetan horrela bada ere.

Beste alde batetik, idatziz jasota eta beraz sistematizatu duaden hizkuntza hilak, hizkuntza biziak ez bezala, ez dira aldatzen: idatziz jasotako formak dira irauten dutenak, iraganeko testigantza moduan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, dead language; gaztelaniaz, lengua muerta.

Ikus, gainera

242 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.