Hizkuntza naturalak gizakiok gure arteko komunikazioan egunerokoan darabilzkigun hizkuntzak dira, batzuetan jaiotzatik ama hizkuntza gisa ikasi eta era espontaneoan erabiltzen direnak, hiztunen komunitate baten baitan, garapen historikoa eta transmisio soziala dituena. Naturalak dira berez sortu direlako, asmo edo plangintza jakinik gabe, eta horregatik maiz hizkuntza natural izendapena hizkuntza formal eta hizkuntza artifizialen kontrakarrean erabiltzen da. Hizkuntza naturalek hizkuntza formaletatik bereizten duen beste ezaugarri bat semantikotasuna da, alegia hizkuntza naturaletan hitzek badute berez esanahia, hizkuntza formaletan hitz edo ikurren esanahia egoera bakoitzean aldatu daitekeen bitartean.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hizkuntza transmisioaHizkuntzaren transmisioa gizatalde batean gertatzen den hizkuntza natural eta propioaren transferentzia da, hizkuntza bizirik iraunarazten duena, belaunaldiz belaunaldi (ikus, belaunaldien arteko transmisioa), etenik gabe. Bereziki familiaren bitartez bideratzen…
Hizkuntza hilaHizkuntza hila egun hiztun naturalik ez duen hizkuntza da, egunerokoan beste pertsonekin komunikatzeko erabiltzen ez den hizkuntza alegia, baina garai batean hiztun-komunitate propioa izan zuena. Hizkuntza hila izan…
Lehen hizkuntza (ama hizkuntza)Lehen hizkuntza edo ama-hizkuntza, pertsona batek haurra zelarik amarengandik eta hedaduraz familia nukleoan ikasi eta bereganatu zuen lehen hizkuntza naturala da, hedaduraz eta beste hizkuntzak bereganatu gabe, pertsona…