Hizkuntza bizia hiztun komunitate baten baitan diharduten hiztunek hizkuntza naturaltzat hartu eta erabili egiten duten hizkuntza da, komunitate batean transmititu egiten dena, hiztun natiboak sortuz. Hizkuntza bizien beste bereizgarri bat da, hizkuntza hilen aldean, denboran zehar erakusten duten aldakortasuna, erabiltzaile berriek ezarri eta finkatu egiten dituzten adierazpide berrien bitartez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, living language; gaztelaniaz, lengua viva.
Loturiko artikuluak
Hizkuntza-uharteaHizkuntza-uhartea edo hizkuntza-barrendegia inguru geografikoan dauden komunitateetatik erabat bereizita dagoen hizkuntza-komunitate bat da, hizkuntza edo dialekto berezia duena. Horren adibide bat, Bruselako hiriburua da, non frantses hizkuntza nagusia…
Hizkuntza estandarraHizkuntza estandarra hizkuntza bateko dialektoen artean nagusitzen den hizkuntza aldaera eta hizkuntza bereizgarri edo trazuen multzoa da, dialekto desberdinetako hiztunek elkar komunikatzeko erabiltzen dutena, eta orokorrean hizkuntza idatzian,…
Hizkuntza hilaHizkuntza hila egun hiztun naturalik ez duen hizkuntza da, egunerokoan beste pertsonekin komunikatzeko erabiltzen ez den hizkuntza alegia, baina garai batean hiztun-komunitate propioa izan zuena. Hizkuntza hila izan…