Hiztun natiboak (berezko hiztunak)
Hiztun natiboak, hizrun zaharrak edo berezko hiztunak hizkuntza jakin bat ama hizkuntza gisa ikasi eta hiztun komunitate baten baitan erabili duen eta aurrekari horiekin batera une jakin batean hizkuntza horretan guztiz ongi ulertzen, hitzegiten eta komunikatzen den pertsona da. Horrela, hiztun natiboek hizkuntza baten ezagutza natural, jatorrizko, benetako eta sakona dutela irizten da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, native speaker; gaztelaniaz, hablante nativo.