Eleaniztasuna
Eleaniztasuna edo multilinguismoa, komunitate bateko hiztunek hizkuntza bi edo gehiagotan hitz egin eta elkar ulertzen duteneko egoera da. Pertsona bakoitzari buruzko kontzeptua izan daiteke, eta orduan hizkuntza batzuetan, konpetentzia maila desberdinekin bada ere, mintzatu eta ulertu egiten pertsona eleaniztuna dela esaten da; edota orokorrean komunitate osoari eta bere erakundeei buruzkoa, hiritarren arteko komunikazioa hizkuntza batzuen bitartez egiten denean, modu orekatuan nahiz desorekatuan (ikus, diglosia). Eleaniztasuna hizkuntza-aniztasunarekin loturiko fenomenoetako bat da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, multilingualism; gaztelaniaz, multilingüismo.
Ikus, gainera