Estatistikan, aldagai estatistikoen artean aldagai diskretuak eta aldagai jarraituak (edo jarraiak) bereizten dira. Aldagai diskretuak balio isolatuak, banan-banan konta daitezkeenak, hartzen dituen aldagaiak dira, hala nola familiako anai…
Histogramak datu kuantitatiboei buruzko maiztasun-banaketak irudikatzeko erabiltzen diren grafiko estatistikoak dira, datuak klase-tartetan biltzen diren kasuetan erabiliak. Zehatzago, histogramak aldagai jarraituetarako eta datu kopurua handia den egoeretan erabiltzen dira, adibidez, ikasle askoren kalifikazioak ditugunean (kalifikazioak 0-1, 1-2, .... tarteetan bilduz esaterako), pertsona askoren altuerak irudikatzeko ( altuerak 160-165, 165-170, ... tarteetan bilduz).
Histogramaren eraketarako, aski da tarte bakoitzeko maiztasun absolutua edo erlatiboa zutabe baten bitartez irudikatzea, tarteak adierazten dituen ardatz horizontal batetik abiaturik. Tarte guztietarako, elkarri itsasitako zutabe multzo bat sortuko da modu horretan: zutabeak zenta eta altuagoak izan, dagokien tarteetan maiztasuna hainbat eta handiagoa dela adierazten du histogramak.
Histograma ez da nahastu behar aldagai kualitatiboak eta aldagai diskretuak irudikatzeko erabiltzen zutabe-diagramarekin, non zutabeak elkarren ondoan dauden, baina haien artean hutsune bat utziz.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.