Hirugarren sektorea, sektore tertziarioa edo zerbitzuen sektorea partikularrei eta enpresei zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da, ondasun materialak ekoitzi gabe partikular eta enpresen beharrak asetzen dituztenak. Merkataritza, hezkuntza ,osasuna, garraioak, komunikazioak eta turismoa biltzen ditu besteak beste. Herrialde garatuetan, hirugarren sektorea pisu edo portzentaje handiagoa hartzen joan XX. mendean zehar, bigarren sektorearen kaltetan eta tertziarizazio prozesuaren bitartez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, tertiary sector, services sector; gaztelaniaz, sector servicios, sector terciario.
Loturiko artikuluak
Jarduera ekonomikoakJarduera ekonomikoak edo ekonomia-jarduerak (*ekonomi jarduerak) ekoizpen faktoreak erabiliz eta aparatu produktibo baten baitan konbinaturik, ondasunak eta zerbitzuak ekoitzi egiten diren ekintza eta prozesuen multzoa da. Zentzu zabalagoan,…
DesagrarizazioaDesagrarizazioa ekonomia batean nekazaritzak eta abeltzaintzak duten pisua galtzea da, industriaren eta zerbitzuen mesedetan, Barne Produktu Gordinera sektore haiek dakarten zatiaren eta enpleguaren jaitsieran islatzen dena. Desagrarizazioa nekazaritzaren…
TertziarizazioaEz nahastu tertzerizazio kontzeptuarekin. Ekonomia batean, tertziarizazioa gertatzen dela esaten da hirugarren sektore edo zerbitzuen sektoreak beste sektore ekonomikoen aldean (lehen sektorea eta bigarren sektorea) pisu handiagoa hartzen…