Hiri-estatuak estatu independente eta subirano bat osatzen duten hiriak ziren, batzuetan haien inguruan lurralde txiki bat atxikitzen zutenak. Hiri-estatuen adibideak izan ziren Antzinako Greziako poleis direlakoak, ezagunenak Atenas…

Hiri trinkoa espazio txiki batean biztanle asko bildu eta lurzoruaren erabilera anitza (etxebizitza, zerbitzuak, merkataritza, ...) duen hiri mota da. Abantaila gisa, ingurumenaren aldetik aipatu behar da erlatiboki azalera txikiagoa hartzen duten hiriak direla eta beraz, inguruko lur eremu naturalaren antropizazio-maila txikiagoa izaten dela; biztanleen bizi-kalitateari dagokionean, berriz, zerbitzuen eta lantokien hurbiltasuna aipatu behar da; eragozpen gisa, ordea biztanleen pilaketa handiagoa da, horrek dakartzan arazoekin batera eta hirian bertan kutsadura mailak handiagoak izaten dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ciudad compacta.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.