Hiri berroneratzea


KategoriakSoziologia

Hiri berroneratzea administrazio publikoetatik, bereziki hiriko administrazioetatik, hiria edo hiriaren gune jakin bat berritzeko prozesua diseinatu, erabaki eta aurrera eramaten diren politika multzo bat da, arlo urbanistiko, ekonomiko nahiz sozialean, hirigune horrek jasaten duen gainbehera eta zahartze urbanistiko eta sozialari aurre egin eta hiriaren erakargarritasunerako zentro berri bat sortu asmoz, garapen ekonomiko, kultural eta sozialerako aukera berriekin. Horien historia luzea da, eta izen horrekin ez bada ere, prozesu horien gailentzea XIX. mendean garatu zen, hiriak kapitalismoaren beharretara egokitu behar izan zirenean (adibidez, Hassmann-en berrikuntza-plana Parisen). Zoritxarrez, betidanik eta baita XX. mendearen bukaeratik ere, hiri berroneratzeen beste olatu bat altxatu denean, berrikuntza prozesu horiek bertako hiritarren bizkar egin dira edo gehienez horien partaidetza testimonialarekin, eta elite ekonomikoen interesa eta diru gosea erakarri dituzte, inongo eskrupulurik gabe eta era basatian bizilagun horien bizimoduak, tradizioak eta bizikidetzak suntsituz eta azkenean kanporatuz, gentrifikazio izeneko prozesuen bitartez. Alternatiba gisa, prozesu horiek berrasmatu egiten dituzten kontzeptu berriak sortu dira, hala nola hiri-eskubidea eta autoaskitasun konektatua, jasangarritasunaren eta gizarte berdintasunaren ikuspegitik.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, urban renewal; gaztelaniaz, regeneración urbana.

Ikus, gainera

270 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.