Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO)


KategoriakGeografia

Espainian, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, labur HAPO ere deitua, udalerri mailan garapen urbanistikoa, lur sailen erabilera (etxebizitzak, industriak, nekazaritza, ...), ingurunearen babesa, azpiegiturak eta orokorrean hiriaren egitura zehazten duten alderdiak finkatzen dituen legezko araua da, urte batzuetarako iraunaldia duena. Labur, udalak ezarrita duen hiri-proiektua jasotzen duen agiri nagusia da. Udal mailan eratu, eztabaidatu eta onartzen den arren, beste instituzio publiko batzuek (autonomia erkidegoak, ministerioak, ...) ezartzen dituzten arauak eta indarrean dauden bestelako plan sektorialak (errepide-planak, esaterako) errespetatu behar dituzte. 1956ko Lurzoruaren Legearekin batera hasi ziren ezartzen.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Plan General de Ordenación Urbana.

Ikus, gainera

196 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.