Hiri sakabanatua edo hiri barreiatua biztanle dentsitate txikiko hiriguneak dira, etxebizitza bakarreko edo gutxiko eraikinekin, maiz eraikinetan integraturiko lorategi eta bestelako espazio zabalez hornituak, zerbitzu eta jarduera ekonomiko…
Hiri adimendua edo hiri adimentsua, ingelesezko smart city izenez ere ezaguna, hiriak bertako eta inguruko biztanleei eskaintzen dizkien aukera, zerbitzu eta azpiegituretaz gainera, teknologia digitala eta berrikuntza sistematikoki aplikatuz hiriak tradizionalki izan dituen arazoak modu efiziente batean bideratu eta konpondu egiten dituen hiri-eredua da, bereziki mugikortasuna, hondakinen kudeaketa, gizarte zerbitzuak, eremu berdeak eta abar modu iraunkor eta jansagarrian kudeatuz, aldi berean partaidetzazko demokrazia eta biztanleen ongizatea bultzatuz. XXI. mendearen hasieran sortutako kontzeptua da, hasieratik kritika zorrotzak jaso zituena alegiazko, ametsezko edo ilusiozko kontzeptu hutsa, lausoa eta mediatikoa izateagatik (izenak berak ere, hiria eta adimena uztartuz, kritikatu izan da, hiriak ezin baitira adimendunak edo adimengabeak izan), errealitatean korrespondentzia argirik ez izateagatik eta diskurtso sozio-teknologikoaren baikortasunarekin lotua izateagatik. Hori dena uler daiteke ordea, kapitalismo aurreratu, finantzario eta digitalak, ideologia berrien gisan, utopia eta mito berri bat eratzeko duen beharragatik (hortik kontzeptuaren malgutasun eta lausotasuna, kontzeptua behin eta berriz egokitu ahal izateko), XIX. mendetik eta XX. mendearen hasierara arte hiriaren kontzeptuaren inguruan sotu ziren itxaropen, eredu eta utopien antzera.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.