Hiri bilbea


KategoriakGeografia

Donostiako hiriko antzinako planoa, non bi hiri-bilbe bereizten diren: parte zaharrekoa, antzinako hirietan ohikoa, kale estu eta bihurriekin, eta plano ortogonala, Donostiako zabalgunean (eskuinaldean).

Geografian, hiri bilbea, hiri trazadura edo hiri-planoa (trazaketa edo trazatua ere deitua) kaleek, eraikinek eta etxadiek elkarrekin egituratzeko modua da, hiri bakoitzean morfologia berezia hartzen duena eta bereziki plano kartografiko edo ortoargazki (airetik hartutako argazkia) baten bitartez azalarazten dena. Hiri bilbe tipologia hauek bereizi ohi dira: plano ortogonal edo hipodamikoa, plano radiozentrikoa, plano radiokontzentrikoa, trazadura irregularra eta trazadura lineala.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, tejido urbano, trazado urbano, traza urbana, grano urbano.

Ikus, gainera

236 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.