Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…

Ekonomian, azpiko inflazioa ekonomia batean inflazioa edo prezioen igoera neurtzen duen adierazle bat da, alderdi batzuetatik inflazioa neurtzeko erabili ohi den Kontsumorako Prezioen Indizea baino egokiagoa dena. Familiek kontsumitu ohi dituzten produktu eta zerbitzuak barnehartzen dituen Kontsumorako Prezioen Indizeak ez bezala, azpiko inflazioak baztertu egiten energiaren eta elaboratu gabeko elikagaien (fruituak eta barazkiak) prezioak, haiek oso bilakaera aldakorra eta gorabeheratsua dutelako. Horrela, azpiko inflazioak ekonomian dagoen prezio igoeraren neurri egonkor eta fidagarriagoa emango luke, energiaren eta elikagai elaboratugabeen uneko eta sasoiko gorabeherak ezabatuta.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, underlying inflation; gaztelaniaz, inflación subyacente.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.