Hiperinflazioa inflazio edo prezioen igoera iraunkor kontrolaezina da, oso inflazio-tasa altuekin. Ez dago definizio tekniko zehatzik hiperinflazioa definittzeko, baina adibidez hilabete batean prezioak bikoiztea, edo urtean inflazio tasa %1000 izatea hiperinflazio-egoeratzat har daitezke. Prezio kontrolagaitzez gainera, hiperinflazioak igurikimen ekonomikoak hondoratu egiten ditu epe laburrera nahiz ertainera eta jarduera ekonomikoa ezerezean uzten du, kontsumo, produkzi, finantzazio nahiz inbertsio aldetik, hiperinflazioak familia eta enpresen arteran sortzen duen ziurgabetasuna dela eta.
Faktore askoren kobinazioaren emaitza izan daiteke hiperinflazioa, baina haien artean nagusienak nazioko diruaren depreziazioa da, inportazioak garestitzea dakarrena; defizit publikoa dirua jaulkiz estaltzea eta inflazioak berak sortzen duen gurpil zoroa.
Historian behin baino gehiagotan gertatu den egoera izan da, hala nola Lehen Mundu Gerraren ondoren, Alemanian; eta hurbilago, Argentinan eta Venezuelan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, hyperinflation; gaztelaniaz, hiperinflación.
Loturiko artikuluak
Hondar-inflazioaHondar-inflazioa inflazio orokorraren osagai bat da, gorabehera handiko prezioen produktuak biltzen dituena, bereziki energia eta elikagai freskoak, eta beraz epe laburreko inflazioaren aldakortasuna eragiten duena. Hondar-inflazioak epe laburreko…
Azpiko inflazioaEkonomian, azpiko inflazioa ekonomia batean osagai iraunkorreko inflazioa edo prezioen igoera jasotzen duen adierazle bat da, urtean zehar eta epe laburrera prezio gorabehera handiak izaten dituzten produktuak, elikagaiak…
Inflazio-tasaInflazio-tasa inflazio edo prezio-igoeraren portzentajea adierazten duen balio bat da. Inflazio-tasa bi modutara kalkulatu ohi da: urteko inflazio-tasa, urte natural batean (2022, 2023, ...) prezioak zenbat igo diren…