Difusionismoa kulturako ezaugarriak kulturan bertan sortu baino kanpotik ekarriak direla baieztatzen duen eskola antropologikoa da. XIX. mendean sortu zen, ezaugarri kulturalen banaketa geografikoa azaldu nahian. Kultura batetik besterako…

Hierofania (antzinako grezierakzo hieros, "sakratua", phanein, "agerpena") sakratuaren edo jainkoen agerpen oro da. Aski sinplea izan daiteke, zuhaitz edo harri batengan jainkoaren eskutik sortutako zerbait ikusten dugunean adibidez; bertutea duen edozer gauza ere izan daiteke, hala nola artelan eder bat, non fededunak Jainkoak aritstari emandako dohaia ikus dezakeen; eta erabatekoa ere izan daiteke, Jainkoa bera agertzen denean. Kristautasunean, hierofania gorena Jesukristoren munduratzea da. Terminoa Mircea Eliade errumaniar filosofka asmatu zuen bere "Betiereko itzuliaren mitoa", non sarri erabiltzen den.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.