Betiereko itzulia munduaren eta unibertsoaren gertaera guztiak noizbait zehaztasun osoz errepikatuko direla baieztatzen duen teoria da. Pitagorikoen eta estoikoen filosofiaren printzipioa izan zen, eta filosofiaren historian zehar maiz eztabaidatu da. Friedrich Nietzscheren formulazioa bereziki aipagarria da, hortik nola bizi behar genukeen adierazten digulako, bere doktrina etiko tragiko eta dionisiakoaren baitan: antzinako formulazio kosmologikoetatik haratago, betiereko itzulia ez du deskribatzen etengabeko zirkulu moduan, hori denbora lineala behin eta berriz errepikatzea baita; aldiz, bizitzaren une oro bakarra da, baina betierekoa aldi berean, bertan baitago bizitzaren zentzua; berarentzat, bizitzako une oro den bezala onartu behar da, biziko dugun hura dugun hura nahi duguna, betiereko itzulia alegia, izan dadin. 1
Ikus, gainera
Erreferentzia
Loturiko artikuluak
ApokatastasiaApokatastasia (antzinako grezierazko ἀποκατάστασις hitzetik, "berrezarpena", "gauzak bere lekuan jarri") gauzak euren jatorrizko printzipio edo hasierako egoerara itzultzea da. Grezierazko adiera arruntean gaixo bat sendatu, lapurtutako zerbait jabeari eman…
EgiptizismoaEgiptizismoa Nietzschek Mendebaldeko filosofiaren joera deskribatzeko erabiltzen duen terminoa da. Haren arabera, Mendebaldeko filosofiak kontzeptu finko, uniboko eta estatikoetan oinarritzeko joera du, gauzen etengabeko bilakaera ukatuz, eta azkenean…
HierofaniakHierofania (antzinako grezierakzo hieros, "sakratua", phanein, "agerpena") sakratuaren edo jainkoen agerpen oro da. Aski sinplea izan daiteke, zuhaitz edo harri batengan jainkoaren eskutik sortutako zerbait ikusten dugunean adibidez;…