Hezkuntza-sistema eremu publikotik zein pribatutik bultzatutako erakunde, eragile, araudi, prozedura eta praktiken multzoa da. Administrazio publikoetatik koordinatuta, herrialde jakin bateko eremu geografikoan garatzen edo jarduten dira, herritar guztiei hezkuntza eta prestakuntza emateko eginkizunarekin, gaitasun espezifikoak eskuratzetik hasi eta autonomian nola bizi behar den erakusteraino, bakoitzaren beharren arabera ikaskuntza-ibilbide desberdinak bereiziz, azken helburua izanik gizarte libre, demokratiko eta guztiontzako
aukera-berdintasunean oinarritutako gizartea bultzatzea. Horren baitan, era autonomoan jarduten duten azpisistemak bereiz ditzakegu: eskola-azpisistema, familia eta kultura, besteak beste.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sistema educativo.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Meritu-sistema (merezimendu-sistema)Meritu-sistema edo merezimendu sistema lanpostu edo kargu publiko baterako pertsona bat hautatzeko irizpide edo modua da, hautagaien merezimenduak, bere jardunean edo bizitzan zehar izan dituen lorpenak, hala nola,…
Hizkuntza-ereduak (Euskadiko hezkuntza-sistema)Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman, hizkuntza-ereduak komunitate autonomoko bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gazteleraz, haur eta gazteek ikasteko dituzten aukerak dira, haur, gazte eta haien gurasoek hizkuntza batean edo…
Aukera berdintasunaAukera-berdintasuna gizarte, komunitate edo talde bateko pertsona guztiek euren bizitza-proiektuak, garatzeko aukera berdinak izatea da, hala nola ikasketetan, lan-arloan edo orokorrago arlo ekonomikoan, horretarako sexu, jatorri, erlijio, adin…