Hezkuntza erakundeak autonomiaz baina hezkuntza marko baten baitan gizarteari hezkuntza zerbitzuak eskaini eta garatu egiten dituzten antolakuntzak eta horien baitan garatzen diren komunitateak dira. Pribatuak izan daitezke, bakoitzari…

Hezkuntza pribatua, ikastetxe edo eskola pribatuetan garatzen dena da, administrazio publikoetatik at, ekimen pribatu gisa. Maiz, ikastetxe pribatuen titularrak erakunde erlijiosoak dira, hezkuntza erlijioaren inguruan ardazten dutenak, estatu modernoetan hezkuntza laikoa eskaini ohi duten eskola publikoen alternatiba gisa; beste batzuetan, bikaintasuna eskaini eta bilatzen duen zentroak dira. Edonola ere, ikastetxe pribatuak hezkuntza sistemak eskatzen duen homologazioa bete behar dute jardun ahal izateko.
Espainian, bi motako ikastetxe pribatuak bereizten dira: alde batetik, ikastetxe pribatuak, zentzu hertsian, guztiz finantzazio pribatua dutenak, administrazio publikoak eman ditzakeen laguntza konkretu batzuk saldu, eta antolaketa aldetik autonomia handiagoa dutenak, hala nola ikasleen onarpenari, curriculumari eta metodologia pedagogikoari buruz; eta beste alde batetik, itunpeko ikastetxeak, titulartasun pribatukoak izan arren, administrazioarekin sinatutako itun baten bitartez, estatuaren finantzazioa jasotzen dutenak, kalitate eta antolaketaren aldetik baldintza batzuk beteaz.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.