Itunpeko ikastetxeak (itunpeko hezkuntza)


KategoriakHezkuntza

Itunpeko ikastetxeak edo ikastetxe kontzertatuak, orokorrean itunpeko hezkuntza edo hezkuntza kontzertatua ere deitua, titularitate edo jabetza pribatua duten hezkuntza erakundeak dira, baina aldi berean administrazio publikoarekin sinatuta duten itun edo hitzarmen baten ondorioz, finantzazio publiko iraunkorra jasotzen dutenak, horretarako baldintzak betez gero (ikus, gainera, Hezkuntza pribatua). Itunpeko ikastetxeetan administrazioa eta kudeaketa ikastetxearen titularren esku geratzen da, baina finantzazio mistoa da, neurri handienean publikoa, hezkuntza sistema publikoak irakasleen soldata eta gastu orokorrak bere gain hartzen dituelako. Horren trukean, ikastetxeak baldintza batzuk bete behar ditu, hala nola sexuaren araberako segregaziorik ez izatea eta curriculum eta metodologia pedagogiko homologatuak izatea.

Espainian, 1985etik ezarritako hezkuntza sistema da, garai hartako ikastetxe publikoen sarea indartzeko, bereziki garai hartan, jaiotza-tasak handiak zirenean, hezkuntza haur guztioi bermatzeko zituen arazoei irtenbidea emateko. Beste alde batetik ere, ideologikoki gurasoek euren semealabentzat ikastetxea aukeratu eta doako hezkuntza edo gutxienez diruz lagundutako hezkuntza izateko eskubidea bermatzeko justifikatu izan da. Praktikan ordea, itunpeko hezkuntza hezkuntza sistema dual eta segregatua garatzeko balio izan du, itunpeko ikastetxeek maiz matrikulazioari buruzko eskumena atxiki dutelako eta familia apalak baztertu izan direlako, itunpeko ikastetxe pribatu horiek gurasoei kobratu izan dizkieten kuoten bitartez. Egun, Espainia, eta horren baitan Hego Euskal Herria, itunpeko ikastetxe pribatuen sare zabalena duten Europako herrialdeetako bat da.

Egun, 0-18 urte bitarteko ikasleen %25etik gora dira Espainian itunpeko ikastetxeetan dira ikasten dutenak, Haur Eskolatik Batxilergora. Euskal Komunitate Autonomoa da Espainia barruan itunpeko ikastetxeen presentzia handiena duena, gutxi gorabehera ikasleen erdiek itunpeko ikastetxeetan ikasten baitute.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, centros de enseñanza concertados, escuelas concertadas.

Ikus, gainera

348 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.