Agian ikaskuntza integratzailea bilatzen ari zinen. Hezkuntza integratzailea bereziki behar bereziak dituzten haurrak beste haurrekin batera eskolaratzen dituen eredu pedagogikoa da, baina aldi berean haientzako curriculum (ikus, egokitzapen…
Hezkuntza inklusiboa edo heziketa inklusiboa komunitate bateko, pertsonek, haurrak zein helduak, elkarrekin ikasteko gizarte inklusiorako politika da. Hartara, eskola inklusiboak ez du inongo selekzio edo hautaketarik egiten, haur guztiak hartzen ditu, haien jatorri, gaitasun, klase sozial eta kulturari erreparatu gabe, baita ere desgaitasunak eta ondorioz hezkuntza behar bereziak dituzten pertsonak barneratuz (ikus, eskola-integrazioa eta eskola-inklusioa) eta hezkidetza bultzatuz. Helburuak, beraz, orokorra hezkuntzarako eskubidea gauzatzea, aukera berdintasuna eta partaidetza dira, ikuspuntu humanista batetik eta elkartasunaren alde; eskola inklusiboak konstruktibismoa eta lankidetzazko ikaskuntza izaten dira ikuspegi onartuenak. Bere aniztasunean, ordea, hezkuntza inklusiboak erreparatu egiten die haur eta pertsona bakoitzak dituen beharrei, helburua ez da beraz haurrak eta pertsonak berdintzea, baizik eta bakoitza bere behar eta gaitasunen arabera heztea, kurrikulu inklusibo eta malguen bitartez. Ildo horretatik, hezkuntza inklusiboak gainditu egiten du hezkuntza integratzailea, azken hau behar bereziak dituzten haurrak eskola arruntetan eskolaratzera mugatzen dena, baina curriculum, baliabide eta irakasle bereziekin, beste ikasleekiko harremana eta bizikidetza mugatuz. Nazioartean hezkuntza inklusiboaren kontzeptua praktikan jartzeko ahalegin handiena Erroma Proiektua izan da.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.