Kurrikulu inklusiboa ikasle guztien ezaugarriak, beharrak eta esperientziak aintzat hartzen dituen kurrikulua da, gelako ikasle guztiek ikaskuntza prozesuan parte har dezaten, aukera berdinekin, haien arteko ezberdintasunak gainditze aldera.

Agian ikaskuntza integratzailea bilatzen ari zinen.
Hezkuntza integratzailea bereziki behar bereziak dituzten haurrak beste haurrekin batera eskolaratzen dituen eredu pedagogikoa da, baina aldi berean haientzako curriculum (ikus, egokitzapen kurrikularrak), gela eta baliabide didaktiko bereziak eskainiz. Bereziki behar bereziak dituzten haur horiek eskola arruntetatik kanpo eskolatzen zirelarik planteatu zen eredua izan da, baina egun hezkuntza inklusiboak gainditu egiten duena, haurren aniztasuna naturaltzat hartuz eta beraz modu bateratuan, gela berean eta curriculum berdinarekin, landuz (ikus, gainera, eskola-integrazioa eta eskola-inklusioa).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, educación integradora.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.