Gizarte inklusioa (inklusibitatea)


KategoriakSoziologia

Gizarte inklusioa edo inklusio soziala, inklusibitatea ere deitua, bazterketa edo esklusio arriskuan dauden edo diskriminazioa pairatzen duten pertsonak gizarteratu eta beste pertsona guztiek dituzten aukera berdinak eskaintzea da, euren garapen pertsonala bermatze aldera. Integrazioa baino haratago doa, pertsona bulnerableak eta desgaitasunak dituztenak taldean eta gizartean onartu eta haientzako aukera bereziak eskaintzeaz gainera, arazoak ez dituzten pertsonei ematen zaizkien aukera berdinak eskaintzea bilatzen duelako. Pertsona horiekin burutu daitezkeen ekintza eta proiektuez gainera, inklusio soziala jarrera aktibo iraunkorra eskatzen du, herritarren nahiz erakundeen aldetik, gizarte aniztasuna aitortuz. Oinarri horretatik, honako politika hauek bereizten dira gizarte inklusioa lortze aldera: gizarte zerbitzuak eta oinarrizko errenta zabaltzeko politikak, lan esklusioaren aurkako eta enpleguaren aldeko politikak, etxebizitza eta urbanismo politikak, politika soziosanitarioak, hezkuntza politikak (ikus, hezkuntza inklusiboa), kultura politikak eta genero-politikak.

Ikus, gainera

228 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.