Koertzioa edo hertsapena estatuak legea eta bere agintea inposatzeko erabiltzen duen indarraren mehatxua da. Batzuetan adiera zabalagoan erabiltzen da, sistema politiko batek askatasunaren kaltetan ezartzen dituen muga, oztopo, kontrol eta errestrikzio gogorrak izendatzeko, koertzitiboak edo koertzioz ezarritakoak direla adieraziz. Koertzitiboa, beraz, askatasunaren aurkakoa den oro litzateke adiera zabal horretan (adibidez, Marxek kapitalismoa sistema koertzitiboa dela baieztatzen duenean). Eztabaidatsua da gizarteak ezartzen duen koertzioaren legitimitatea; adibidez, koertzioaren aldekoek gizartearen ongizatea lehenesten dute indibiduoaren askatasunaren gainetik. John Stuart Mill filosofo politikoak (1806-1873), koertzioa mugatu beharra ikusi eta, baieztatu zuenez, gizarteak indibiduoari inposatzen dion koertzioa bere jokabidea besteen askatasun eta interesen aurkakoa denean baino ez dago justifikatuta.
Loturiko artikuluak
Egitate sozialakEgitate soziala edo gizarte egitatea gizabanakoek pentsatu, sentitu eta jokatzeko duten modu indibiduala, baina aldi berean berezko existentzia dutenak gizanabanakoarengandik at, horiek baino lehenagokoak eta haiekiko independenteak baitira. Emile…
Estatua (politika)Agian estatuaren definizioa artean bilatzen ari zinen. Definizioa: Estatua erakunde politiko zentralizatu eta hierarkikoen bitartez lurralde jakin batean, herrialde batean alegia, eta bertako komunitateari buruz subiranotza, ahalmen politiko…
LeviatanaLeviatana Biblian aipatzen den itsasoko suge erraldoia da, munstrotzat hartzen dena, Jainkoak berak sortua. Thomas Hobbes filosofo politikoak herritarrak zapaltzen dituen estatuaren metaforatzat erabili zuen Leviatana, izen hori…