Hedonismo etikoa edo hedonismo normatiboa plazer eta zorion gehiena, eta min gutxiena, lortze aldera jokatu eta bizi behar dela aldezten duen teoria etikoa da. Horren aitzindariak Epikuro eta Eudoxo antzinako greziar filosofoak…
Hedonismoa plazeraren bilaketa da, bereziki norberarena eta beste inorena, ahal den gehiena jasoz eta ahalik eta gutxiena emanez. Adiera arruntean termino gaitzesgarria da maiz, hedonista beti norberaren plazeraren bila bizi den axolagabea eta berekoitzat hartuz. Estereotipozko irudi horri hedonismo folk deitu zaio filosofiatik.
Filosofiatik eta psikologiatik berriz, hedonismoak plazerari, zorionari eta minari buruzko teoriei egiten die erreferentzia; hala, hedonismo psikologikoak plazera motibazio-faktore nagusia dela baieztatzen du; eta hedonismo etikoak plazer handiena bilatuz jokatu behar dela aldezten du.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.