Eskola zirenaikoa edo zirenaikar eskola Sokratesen filosofiatik eratorritako eskola filosofikoa da, Aristipo Zirenekoak (K.a. 435 - K.a. 350) sortua eta mende batzuetan zehar indarrean egon zena. Eskola zirenaikoaren ardura nagusia etika izan zen eta horren baitan hedonismoaren alde jo zuen, hots, plazera on nagusitzat hartzen duen ideiaren alde, eta epikurearrekin batera, ideia horren ordezkari filosofiko nagusiak dira. Epistemologian, enpirismoaren eta eszeptizismoaren bidetik jo zuten.
Aristipo Zirenekoaz gaienra, zirenaiko nabarmenak izan ziren bere alaba Arete, bere biloba Aristipo, Metrodidakta izenez ezaguna eta filosofia zirenaikoaren biltzaile nagusia, Hegesias Zirenekoa, bereziki horren ezkortasunagatik ezaguna eta zinikoengandik gertu egon zen Teodoro Zirenekoa, bereziki horren ateismoagatik ezaguna.
Loturiko artikuluak
EnpirismoaEnpirismoa ezagutza esperientzian, enpirikoa den informazioan alegia, oinarritzen dela baieztatzen duen korronte epistemologikoa da. Ezagutzan intuizioa eta dedukzioa lehenesten dituen arrazionalismoaren aurkakoa da. Zentzumenen bitartez, eta zientzian behaketaz,…
Frankfurteko eskolaFrankfurteko eskola 1920 eta 1930eko hamarkadetan sortutako eskola marxista da, hiri hartako Institut für Sozialforschung ("Gizarte Ikerketarako Institutua") izeneko erakundearen inguruan mamitua. Eskolaren xedea positibismoak eta materialismoak kutsatu…
HedonismoaHedonismoa plazeraren bilaketa da, bereziki norberarena eta beste inorena, ahal den gehiena jasoz eta ahalik eta gutxiena emanez. Adiera arruntean termino gaitzesgarria da maiz, hedonista beti norberaren plazeraren…