Mikromarketina ezaugarri bereziak dituen kontsumitzaile multzo txiki eta zehatz bati buruz planteatzen den marketineko estrategia da. Horren baitan tokiko marketina eta marketing indibiduala bereizten dira.1 Bereziki big data…

Enpresak batek bi produktu edo gehiago batera ekoizteari esker, batez besteko kostua murriztu egiten denean, hedadura-ekonomiak eskuratu direla esaten da. Adibidez, hedadura-ekonomiak eskura daitezke baserri batean aldi berean oilaskoak eta arrautzak ekoitziz, unibertsitate batean ikerketa eta irakaskuntza bateratuz eta garraiolari batek ogia eta esnea batera banatuz. Hedadura-ekonomiak eskala-ekonomiak eskuratzeko modu bat da, kostu finkoak unitate gehiagoren artean banatzea ekartzen duelako.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, economies of scope; gazteleraz, economías de alcance.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.