Koiuntura ekonomikoa une jakin batean eskualde edo herrialde batek duen egoera ekonomikoa da. Hainbat faktorek edo elementuk osatzen dute, hala nola inflazioa, langabezia-tasa, enpresen salmenten bilakaera, kontsumoa eta…

Geldialdi ekonomikoa edo estagnazioa hazkunde ekonomikorik ez dagoenean edo tasa oso txikietan igotzen denean gertatzen den egoera iraunkorra da. Horren arrazoiak teknologia aurrrerapena handirik ez dagoenean gertatzen den errendimendu beherakorren legea, produktibitate eta berrikuntza eskasak, inbertsiora zuzentzen ez den gehiegizko aurrezkia eta barne kontsumoa bultzatzen ez duen gelditze eta zahartze demografikoa. Batzuen arabera, gelditze ekonomikoa oreka-egoera adierazten badu ere, herrialde jakin bateko ekonomia kapitalista batean atzerakada potentzial baten ataria izan daiteke, berrikuntza eta inbertsioa urriekin hazkundea nekez bultzatzeaz gainera, lehiakortasuna galdu eta igurikimen edo espektatiba makalak nagusitzearen ondorioz. Alvin H. Hansen estatubatuar ekonomialariak geldialdi sekularraren teoria plazaratu zuen egoera ekonomiko horiek aztertzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, stagnation; gaztelaniaz, estancamiento económico.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.