Mirari ekonomikoa herrialde edo eskualde batean gertatzen den susperraldi ekonomiko, bereziki susperraldi hori eredugarria denean eta oinarri zailetatik eta oztopoak gaindituz gertatu denean. Mirari ekonomikotzat hartzen dira adibidez…

Hazkunde ekonomikoa edo ekonomia-hazkundea eskualde edo herrialde baten produktuaren gorakada iraunkorra da, zehatzago Barne Produktu Gordinarena. Orokorrean, hazkunde ekonomikoak herrialdeko aberastasuna handitu, langabezia gutxitu (ikus, Okun legea) eta bertako herritarren bizimodua hobetzen du, eta epe luzera garapen ekonomikoa eta giza garapena bideratzen lagundu. Hala eta guztiz ere, desberdintasun ekonomikoak handiak direnean, gerta liteke hazkunde ekonomikoak klase aberatsei eta enpresa handiei baino mesede ez egitea, klase txiroak hazkunde horretatik bazterrean utziz. Historian zehar, XIX. eta XX. mendeak izan dira hazkunde ekonomiko handieneko aroa, Industria Iraultzaren eta kontsumo eta informazio-gizartearen garapenaren ondorioz. Hazkunde ekonomikoaren dinamika aztertzen duen eredu nagusia Solow eredua (1956) da, hazkunde ekonomikoaren eredu neoklasikoa ere deitua.
Beste alde batetik, hazkunde ekonomikoaren tasa kalkulatzerakoan, bereizi behar dira hazkunde tasa nominala, ekoitzitako produktu eta zerbitzuen prezioen igoera barne hartzen duena, eta hazkunde-tasa erreala, prezioen igoeraren edo inflazioaren eragina baztertzen duena (ikus, gainera: kopuru nominalak eta kopuru errealak eta deflaktazioa).
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.