Ebaluazio hezigarriaren baitan, hasierako ebaluazioa, ebaluazio diagnostikoa edo aurrebaluazioa (edo ebaluaketa) hezkuntza-jardueren hasieran (adibidez, unitate didaktikoetarako) burutu beharreko prozesua da, ikasleak ikasi/irakatsi behar denari buruz duen ezagutza-maila da (zehatzago edukiak, trebetasunak, jarrerak) jakite aldera. Horren helburua unitate didaktikoa ikasleen ezagutza-mailara egokitzea da. Irakaslearen esku geratzen da ebaluazio hau burutzeko baliatu behar den teknika, baina garrantzitsua da ikasleak ebaluazio hori azterketatzat ez hartzea, esperientzia moduan baizik. Hasierako ebaluazioa azken ebaluazioarekin osatu behar da, eta tarteko ebaluazio prozesualarekin.
Loturiko artikuluak
Ebaluazio normatiboaEbaluazio normatiboa edo ebaluazio arauemailea ikasleak, indibidualki harturik, taldeko emaitzek ezarritako norma edo baremoaren arabera ebaluatzen dituen hezkuntza-ebaluazioa da, proba eta azterketa batzuen bidez, ikaslea taldearen barnean sailkatuz.…
Ebaluazio-irizpideakHezkuntzan, ebaluazio-irizpideak ikasleen ikaskuntzari buruz ezarritako konpetentziak, trebetasunak edo edukiak bete diren erabakitzeko aurreikusten diren informazioak dira, ikaslearen behaketan eta hark eginiko proba eta jardueretan oinarrituta. Beste hizkuntzetan:…
Ebaluazio prozesualaEbaluazio prozesuala, prozesu-ebaluazioa, prozesuko ebaluazioa edo bitarteko ebaluazioa hezkuntzan ikaslearen ikaskuntza eta irakaslearen irakaskuntza lanaren jarraipena eta kontrola egiteko burutzen den ebaluazio jarraitu eta sistematikoa da, ikaskuntza eta…