Ebaluazio prozesuala
Ebaluazio prozesuala, prozesu-ebaluazioa, prozesuko ebaluazioa edo bitarteko ebaluazioa hezkuntzan ikaslearen ikaskuntza eta irakaslearen irakaskuntza lanaren jarraipena eta kontrola egiteko burutzen den ebaluazio jarraitu eta sistematikoa da, ikaskuntza eta irakaskuntza jarduerei buruzko uneko datuak etengabe jasotzen dituena. Bereziki ikaskuntzan eta irakaskuntzan zehar atzematen diren arazoak berehala konpontzeko garatzen da, berehalako feedback-a egiteko egin eta ikasleak eta irakasleak laguntzeko alegia, ikaslearen eta irakaslearen amaierako kalifikazio orokorra bukaerako ebaluaziorako utziz. Ebaluazioaren fase bat da, tenporalizazioaren araberako ebaluazio mota bat alegia, hasierako eta bukaerako ebaluazioen artean garatzen dena (ikus gainera, ebaluazioaren prozesua: faseak) Ikus, gainera