Hamarrena


KategoriakHistoria

Hamarrena Biblian jaso eta agintzen den zerga edo dohaintza da jatorrian, sinestunek Jainkoari (sakrifizioen bitartez), kleroari ordaindu beharrekoa. Literalki eta zehazki, ekoizpenaren, irabazien edo ondarearen 1/10 da, hamarren bat alegia, baina praktikan handiagoa eta txikiagoa ere izan da. Halaber, elizaren eta garai historikoaren arabera, nahitaez zein borondatez kobratu da. Erdi Aroan eta XIX. mendera arte Europako zenbait herrialdetan ekoitzitako nekazaritza eta abeltzaintza produktuen gainean jarritako derrigorrezko zerga izan zen, produktuaren arabera izen eta portzentaje desberdinekin, tokiko elizaren gastuak finantzatzeko. Maiz jauntxoak eta monarkia izan ziren zerga ordainarazi eta jaso egiten zutenak, kleroarekin hitzarturik. Elizari ordaintzen zaionean, hamarren eklesiastiko deitzen zaio.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, diezmo.

Ikus, gainera

202 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.