Alostorrea (historia eta abestia)


KategoriakHistoria

Alostorrea Euskal Herriko dorretxe baten izena da, batzuen arabera Debako egungo Sasiola dorrea dena. Erdi Aroan han jazotako gertaera dramatikoengatik da ezaguna, gaurdaino iritsi den balada batean haren aipamena egiten delarik. Kondairaren arabera Alostorreko jauna zen Beltran Perez Alonso mairuen aurkako gerratik itzulita sasiko seme bat aurkitu zuen etxean. Emazteak, berak egindako adulterioa ezkutatu nahian, Beltranen lehen emaztearen alaba zen Usuari egotzi zion haurra. Beltranek, egia jakin nahian, hilaren itxurak egin eta alaba hura ikustera etorri eta egia adierazi zuen, haur hori ez zela berea bere emazteak Bela Beltz ezizena zuen amorantearekin izandakoa. Orduan, Beltran jaiki eta amorantea bertan hil zuen. Honako hauek dira gertaera jasotzen duen baladaren hitzak:

Alostorrea, bai Alostorrea,
Alostorreko zurubi luzea!
Alostorrean nengoenean
goruetan,
Bela Beltza kua kua
leihoetan

219 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.