Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…

Asimilazionismoa gutxiengo etnikoek eta immigranteek bertako kultura, hizkuntza, identitatea eta arauak bereganatzea, erabateko integrazioa alegia, sustatzen zuen ikuspuntu eta politika soziala da. Dominazioa inplikatzen duen politika da, gutxiengoak eta atzerritarrak euren kultura baztertzera bultzatzen direlako, kultur aniztasuna desagerraraziz. Hala ere, batzuetan gutxiengoek eta kanpokoek beraiek ere beraganatzen duten pentsamoldea da, horrela beraien aurkako diskriminazioa gaindituko delakoan, eta bereziki haien seme alabekin gauzatzen dute, bigarren belaunaldiarekin alegia, hezkuntza-sistemaren bitartez gehienbat.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, assimilationism; gaztelaniaz, asimilacionismo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.